top of page

Gurekin kolaboratu duten jatetxeak:

AbOIZ jatetxea Bizkaiko Garai herrian kokatutako euskal landetxe zahar bat da. Dani García sukaldariak, bere sukalde taldearekin batera, askotariko platerak sortzen ditu gustu guztietarako, non sukaldaritza tradizionala joera berritzaileenekin bateratzen den. Beti eskualdeko kalitatezko produktuekin lan eginez.

Donostiako erdialdean kokatutako jatetxe moderno honek dastatze menu bat eskaintzen du, sorkuntzetan zapore eta ehundura desberdinak konbinatuz, bidaia hau esperientzia paregabea izan dadin. Bere lan filosofia, sasoiko lehengai iraunkorren erabileran eta ahaztutako produktuak birbaloratzean oinarritzen da. Jatetxea Paulo Airaudo sukaldariaren eskuetan dago.

Jatetxe hau 1942az geroztik dago Hondarribiako herri politean. Txapartegi anaiak, Mikel, Kepa eta Gorkak, Alameda jatetxea zuzentzen dute. Michelin izar batek babesten du 1997az geroztik, maila kontzeptuala eta garapen praktikoa, zapore dotoreak, harmonikoak eta sinesgarriak oinarri ditu.

Gipuzkoako Tolosa herriko alde zaharrean kokatutako jatetxea. Haien eskaintza, eskualdeko ekoizle txikien produktuekin egindako plater eta dastatzemenuaz osaturik dago., ingurumena ezagutarazteko helburuarekin. 

Captura de pantalla 2021-12-20 a las 10.05.52.png
Amalur Taberna

Amalur Taberna Bizkaiako Durango herrian kokatuta dagoen taberna da, Jon Biota sukaldariaren eskutik. Gildak eta Marianitoak dira bertako berezitasun nagusiak.

Jatetxe honi 1980ean eman zioten hasiera, Donostiako Gros auzoan kokatua dago eta hiriko erreferentzietako bat da egindako lanagatik. Etengabe ari dira haien instalazioak eta eskaintza gastronomikoa eraberritzen. Gosarietatik hasiz, aperitibo bikainak eta karta eta dastatze menu paregabeak eskaintzen dituzte. 

Donostiako Alde Zaharreko paraje paregabean kokatuta, euskal sukaldaritza tradizionala eskaintzen dute, pintxo-barra handia eta haragia, iberikoa eta arraina ardatz dituen menu zabala, baita ardo sorta zabala ere.

Jatetxe hau bisitatzeko eta errepikatzeko arrazoietako bat Gipuzkoako Hondarribia herri ederrean duen kokapena da. Baserri berritu honetan plazer gastronomikoez goza dezakezu, gure eskualdeko kalitatea eta sasoiko produktuak beste eremu geografiko onenekin nahastuz.

arteaga.jpg
Arteaga Landetxea
Artess kafetegia

Erabat eraberritutako baserri historikoa, Euskal Herriaren bihotzean kokatua. Euskal sukaldaritza bikaina, sasoiko produktuak eta Igor Ezpeletak produktu freskoekin egindako platerak eskaintzen dituzte bertan.

Kafetegi-jatetxe hau Donostiako alde zaharrean dago, San Telmo museoaren ondoan. "Artisauen Batasuna" zaharra da, Patricio Fuentes sukaldaria da sukaldaritza tradizionaleko eta gustu handiko leku enblematiko honen burua.

Donostiako jatetxe historikoa, Juan Mari Arzaken aiton-amonek 1897an eraikitako etxean kokatua. Juan Mari Arzak eta bere alaba Elenaren zuzendaritzapean, erreferentzia da sukaldaritza abangoardistaren eta tradizionalaren munduan. Munduko jatetxe onenetariko bat da.

Gustu handiz eta funtsa gordez berritutako gatz biltegi zahar hau, Aitor Elizegi sukaldariaren proiektuetako bat da. Sukaldari ezagunak menu zehatza eta berritzailea garatu du, euskal eta nazioarteko sukaldaritza uztartzen dituena, plater begetarianoentzako lekua gordez. Hori guztia, bertako eta kalitate goreneko produktuetan arreta jarriz.

Jatetxe hau oso ondo kokatuta dago Donostiako alde zaharraren bihotzean, bi jangela ditu eta bertan euskal sukaldaritza modernoaren jakiak dastatu ahal izango ditugu. Sukaldeaz arduratzen den talde gazte eta esperientziaduna du, Ander González buru duela.

Aieteko Jauregiko hoteleko jatetxeak euskal eskaintza gastronomiko aberatsa du, sukaldaritzako sofistikazioarekin harrituta uzten duena, beirazko jantokiko argi dotorearen azpian. Platerak sormenezkoak, originalak eta minimalistak izateagatik bereizten dira.

Bokado 
Mikel Santamaria

Donostiako taberna sarituenetako bat. Bere barra koloretsuak eta apaingarriak Donostiako pintxo liluragarrienetan murgiltzen gaituzte. Plater hotz eta beroen aukera zabala eskaintzen du, hainbatetan delicatessenetik gertu.

Donostiako Aquarium enblematikoaren goialdean kokatuta dago, Kontxako badiara bista zoragarriak dituen jatetxe paregabe hau. Ezaguna da gure sukaldaritzako sustraiekin argi eta garbi lotuta dauden kalitate handiko proposamen gastronomiko orekatuak eskaintzen dituelako.

Kursaal kafetegia

Arabako Ortogoienen kokatutako euskal baserri tipikoa. Harriz eginiko landa-parrilan sukaldaturiko garaiko platerak, arrainak eta haragia eskaintzen dute.

2015eko martxoaren 27an Kursaal kafetegi berriaren (Donostia) ateak irudi berritu eta zainduarekin ireki ziren. Donostiarren topagune berria eta hiria bisitatzen duten guztientzako geralekua bihurtzeko helburuarekin hasi zuten ibilbide hau. Bere kokapen bikainak Kursaal kafetegira erraz iristeko leku bihurtzen du, Gros auzoko Kursaal Kongresu Jauregitik eta Zurriola hondartzatik 50 metrora. Sukaldariak, Juan Veloz mexikarrak, esperientzia gastronomiko bikainaz gozatzeko aukera eskaintzen du.

Casa Nicolás

1951az geroztik tradizio gastronomiko garbia irudikatzen du Gipuzkoako Tolosa herri ederrean. Parrila tekniken maisua izateagatik ezaguna, "Txuletaren tenplua" bezala ezagutzen da.

Casa Nicolasa, Nicolasa Praderak 1912an sortutako jatetxea, euskal sukaldaritzan erreferentzia izan da, non sukaldari gazte askok osatu duten haien prestakuntza. Donostiako bihotzean (Gipuzkoa) kokatua eta goi mailako sukaldaritza tradizionalarekin, bere azken 25 urteetan Jose Juan Castillo sukaldari handiak zuzendu zuen.

  Ceresio7
pools&restaurant

Donostiako Alde Zaharrean kokatutako jatetxea, 1956an sortua eta Pablo Loureiro Rodil sukaldariak zuzentzen duena. Ospetsua sasoiko barazki, arrain, itsaski eta kalitate handiko haragiengatik. Bere lan taldeari esker, etxean bezala sentiaraztea helburu duen jatetxea da, xehetasun txikienak ere zainduz.

Ceresio7 jatetxea dagoen eraikin historikoaren goiko solairuan du bere terraza, Milaneko horizontearen ikuspegi pribilegiatuak dituena. Jatetxe hau Dsquared2 taldekoa da. Dean eta Dan Caten, establezimenduaren diseinuarekin loturiko guztian bete-betean sartu ziren giro berezia sortuz. Lekuak bi igerileku ditu. Jatetxe bikain hau Italiako sukaldaritzako buruetako batek zuzentzen du, Elio Sironi handiak.

images.png
Dando la

brasa

Damadá jatetxeak 2019an ireki zituen ateak Donostiako Antiguo auzoan. Establezimendu honen zuzendaritzan David Arellano eta Mariana Moran daude. Bere sukaldarika, Davidek, zortzi urte daramatza Martín Berasategiren agindupean eta Michelin izarra lortu zuen eMe B Garrote jatetxeko sukaldari nagusia zela. Bere filosofia profesionalak produktua baloratzen du eta bezeroen gozamena du oinarri.

Jatetxe hau Algortan (Getxo) dago, leku ezberdina da eta oso giro atsegina du. Harritzeaz utziko ez zaituen sukaldea du eta Natxo Apecetxe da  haren sukaldearekin gozaratzeaz arduraten den nagusia. 

Beasainen (Gipuzkoa) dagoen jatetxeak, menu zabala eta erakargarria eskaintzen du mahaikideentzat. Garaian garaiko produktuekin egiten dute lan, xehetasun guztiak zainduz. Sukaldea Iban Mate sukaldariak zuzentzen du.

Getarian kokatutako jatetxe ospetsua, gure kostaldeko herri ederrenetako batean. Pedro Arregui-k sortu zuen eta lehengaiekiko errespetu maximoko filosofia eta elementuen denborazaletasuna hasieratik mantentzeagatik da ezaguna.

Zurriola hondartzaren ondoan kokatutako jatetxea, sukaldaritza japoniarra eta peruarra elkartzen diren eta euskal sustraiak ahazten ez diren jatetxea.

Zapore eta lehengai bikainen eztanda harrigarria ingurune atsegin eta berezian ...

Enea jatetxe tradizionalaren eredutik urruntzen da, eta bere kudeaketaren opakutasunean eta hornitzaileekiko harremanetan oinarritzen da. Gauzak nondik datozen, nola tratatzen diren eta nola uste duten egin behar direla irakatsiz, Enearen helburua zorion une bat eskaintzea da. Betiere gustuak, ohiturak eta bitxikeriak errespetatuz.

1930ean eraikitako eraikin batean kokatuta dagoen jatetxe hau, 1992an ireki zen eta Roberto Ruízek zuzendu zuen, gaur egun, Tolosako gizartearen ikonoa eta Gipuzkoako gastronomiaren mundurako erreferentzia dena. Produktuak biluzteagatik, apaingarririk gabe aurkezteagatik eta produktuak berak merezi duen protagonismoa eskaintzeagatik nabarmentzen da.

1984an Ganbarak ateak ireki zituen Donostiako Alde Zaharrean. Pintxoengatik famatua, jatetxe atsegina eta kalitate handiko produktu freskoak aurki ditzakegu bertan. Sasoiko espezialitateengatik eta arrainengatik ere nabarmentzen da.

Donostiako Gros auzoan kokatuta dagoen taberna-jatetxe honek euskal eta mexikar sukaldaritza nahasten ditu eskaintza gastronomiko anitzarekin. Bruno Oteiza sukaldari euskal-mexikarra, Mexikoko abentura baten ondoren itzuli zen bere herrira, eta bertan Biko jatetxearekin arrakasta  lortu zuen.

Gran Sol taberna Hondarribiko eta Gipuzkoako pintxoen erreferentzietako bat da. Sari ugari ditu. Pintxo hotz eta bero ezberidn asko eskaintzen dituzte, tradizionalenetatik hasiz, formula ausartagoetaraino. Tabernaren ondoan jatetxe eder bat eta terraza bat dute.

Gastrotur-Gastroteka-Danontzat-Hondarribia-logo.png
Gastroteka Danontzat
Gaztelumendi-
Antxon

Gastroteka Danontzat Hondarribiako (Gipuzkoa) alde zaharrean kokatua dago. Jatetxe honen sukaldea, Gorka Irisarri sukaldariaren eskuetan dago.  Ezinbestekoa da Kantauriko kostaldeko herri txiki honetan geldialdi bat egitea. 

Ángela Basabe irundarrak zuzentzen du, Félix Manso sukaldari gasteiztarrarekin batera, Irungo erdiguneko taberna-jatetxea da, eta hainbat sari irabazi ditu bere pintxoengatik. Taberna oso dinamikoa da, pintxo barra ikusgarri batekin eta berritasunak islatzen dituen arbel batekin, baita eguneko menua eta razioak ere. Jatetxea intimo eta bildua da, eta nortasun ukituak dituen produktu-gastronomia zaindua du.

IMG_2281.JPG
Maria Cristina hotela

Hika upeltegia espazio integratzailea da, eta enologia eta gastronomia uztartzen ditu. Alde gastronomikoa, Roberto Ruizek eta bere taldeak zuzentzen eta koordinatzen dute, HIKA BY ROBERTO RUIZ kontzeptupean, 25 urtez Tolosako Fronton jatetxea zuzentzen jardun ondoren kudeaketa-esperientzia sendoa izan duen taldea.

Gipuzkoako hiriburuko luxuzko hotel nagusiak maila handiko jatetxe bat du, non Jesus Caballero sukaldariak produktuz, kalitatez eta berritzailez bitarte, bere lurraldean errotutako sukaldaritza erakusten digun. Establezimendu honen erdigunea Donostiako hiriaren esparru paregabea da.

Arabako Errioxaren bihotzean dagoen Viura hoteleko jatetxea, upategi esanguratsuenez inguratuta dago. Juan Carlos Ferrandok lehengai bikainekin (barazkiak, arrainak eta haragiak) egindako sukaldeaz gozatzeko aukera eskaintzen du, sasoiko produktuei lehentasuna emanez, sormen ukitu batekin eta postre harrigarri batzuekin. Xehetasunei erreparatzen dien zerbitzua dute, bazkalosteaz gozatzeko terraza batekin eta ardo-aukera zabala dastatzeko eta erosteko ardoteka batekin.

FIGURA1.png
Jauregibarria
Beñat Ormaetxea

Zornotzako parke botaniko handi baten erdian dagoen izen bereko baserrian dago kokatuta Jauregibarria baserria. 1803 urtekoa da eta herriko zaharrenetakoa. Sukaldaritza tradizionaleko platerak eta plater guztiz berritzaileak eskaintzen dituzte, Slow Food mugimenduaren filosofiari arreta berezia eskainiz. Beñat Ormaetxea sukaldari ezagunak zuzentzen du.

1962tik, Getariako kostaldeko herrian Kantauri itsasoko produktu onenak erabiltzen dituen sukaldaritzaz gozatzeko aukera izango dugu, baita bertako haztegietako itsaski gozoaz eta upategi zabalaz ere.

Hondarribi herri ederreko Butrón pasealeku erdian kokatua dagoen jatetxea, Txingudiko badiari begira. Iosu Carrionek zuzentzen du. Sasoiko eta kalitatezko produktuarekin lan egiten duen sukaldaritza gaztea, bere plateretan mimo eta gustuagatik nabarmentzen dena eskaintzen du.

Captura de pantalla 2022-11-17 a las 17.03.01.png
Karlos Arguiñano
Zarautz

1968an sortutako jatetxea da, Astigarragan dago eta Kako familiak zuzentzen du. Ezaguna da euskal sukaldaritzako plater tipikoenak egiteko arretaz hautatutako produktuak erabiltzeagatik..

 

Karlos Arguiñano Hotel Jatetxea Zarautz izeneko Gipuzkoako kostaldeko herri eder batean dago. Hondartzaren ertzean dagoen leku pribilegiatu batean kokatuta, Kantauri itsasora ikuspegi zoragarriak ditu. Familiako jatetxe honetan, sasoiko eta kalitatezko produktuak ekoizten dira, gure ingurunea errespetatuz, oso langile eta trebatutako talde batekin.

KENJI SUSHI logo__edited.jpg
Kenji Sushi Bar

Donostiako erdiguneko gastrobar eta ostreria, terraza atsegin eta berezi batekin. Ismael Iglesias sukaldariak zuzentzen du eta ostrak dastatzeko leku berri bat eskaintzea du helburu. Horrez gain, sasoiko plater bikainak eskaintzen dituen sukaldaritza du, etengabe berritzen ari dena.

Donostiako bihotzean dagoen jatetxe japoniarra da. Bertan, Kenjik eta bere taldeak zapore eta testura ugari eskaintzen dituzte, Japoniako sukaldaritza modernoaren eta tradizionalaren arteko oreka bilatzen dutenak.

Bilbon dagoen sukaldaritza euskal-asiarreko jatetxea. Azokako eta denboraldiko produktu freskoak lantzen ditu. Ivan Abril buru duen lan-talde gaztea eta oso langilea du.

Giro atsegina, soila eta modernoa du, Durangoko gunerik modernoenean dago, eta Koldo eta Iñigo anaiek ilusioz beteriko pertsona eta profesional talde txiki bat zuzentzen dute, bezeroaren gogobetetasunean pentsatuz.

Hondarribian (Gipuzkoa) kokatuta dago, pasealeku zoragarria eta gozatzeko bistak ditu; sukaldea Aitor Amutxastegik zuzentzen du.
Kokarta jatetxea leku atsegina da eta ukitu sortzaileez baliatuz, euskal sukaldaritza tradizionalaren onenaz gozatzeko leku aproposa da. Produktuen kalitatea sukaldaritzaren oinarrizko zutabea da, horregatik sasoiko produktuak erabiltzen dituzte.

2002ko abenduan ireki zituen ateak abiapuntu gisa tradizioan oinarritutako sukaldaritza abangoardista eginez, baina forma, zapore eta ehundura berrietara irekita. Sukaldea, bere kokapenarekin eta bere despentsekin konprometituta dago. 2008an Michelin izar batekin saritu zuten.

Donostiako alde zaharrean, bere nortasun propioa duen jatetxe-taberna hau aurkituko duzu.

Bere menua urtaro guztietan aldatzen da merkatuaren eskaintzaren arabera, sukaldaritza nazionala eta nazioartekoa modu sortzailean nahasten dituzten plater goxoak eskaintzen ditu, beti ere kalitate oneneko produktuak erabiliz, eta horrela erabateko gogobetetasuna lortzen du bezeroen ahotan, non Joselitoren iberikoak nabarmendu daitezkeen.

Hondarribian (Gipuzkoa) dagoen euskal erretegia da. Jangela polita eta terraza ditu, eta ardozaleentzako eskaintza bikaina ere. Arantza eta Jon Ayala jabeak, Maitre eta parrilleroa dira, hurrenez hurren. Parrilla espezialitatea dute, baina, horrez gain, Asier Alcalde sukaldaria ere bertan da, beren elaborazioak zaindu eta ondo egiteko.

Zaindariaren etxea

Murgia Hiriko hotel batean dagoen jatetxea, Gorbeiako Parke Naturalaren oinean eta Gasteiztik hamar minutura dago. Espazio moderno bat, kristalezko terraza handi batekin, non Rubén Gonzalezek sukaldaritza modernoa zuzentzen duen.

La Cepa inolako aurkezpenik behar ez duen establezimendu horietako bat da. 1948an ateak ireki zituenetik, Donostiako derrigorrezko geltokietako bat bihurtu da. Jabugo urdaiazpikoa, jakina, eta gainerako hestebeteak bezala, berezko ospea dute, eta galiziar erara eginiko olagarro-lapiko tipikoak , tripakiak, etxeko albondigak... klasiko bat dira.

Donostiako Alde Zaharrean dagoen La Fábrica jatetxea 2005eko abenduan inauguratu zen. Iñigo Bozal sukaldariak zuzendutako talde gazte batek osatzen du. Giro atsegin eta beroan, tradizioan oinarritutako egile-sukaldaritzaz goza dezakezu, gaurkotasun ukituekin.

Donostiako Alde Zaharraren bihotzean dago. Hemen antzinako "Donostiako Harresia" ren gainean bazkaltzeko aukera izango dugu. Modu berritzailean egindako euskal sukaldaritza tradizionala eskaintzen digute. Produktuen kalitatea ezinbesteko baldintza da. Produktu freskoak eta sasoikoak eskaintzen dituzte, ahalik eta zapore handiena eta egunero kalitatezko eskaintza bermatzeko.

Gasteizen dagoen jatetxe hau elementu abangoardistekin nahastutako sukaldaritza tradizional batekin identifikatzen da, baina beti ere, denboraldiko produktua osagiai nagusi dela. Mikel Fiestras sukaldariaren gastronomia-gunearen nortasuna da.

Ordiziako Martinez jatetxean 1890etik euskal sukaldaritza tradizionala lantzen dute, modernitatearen ñabardurekin eta zertzeladekin. Sasoiko plater goxoak eskaintzen dituzte, lehengai onenekin eginak.

Donostiako erdigunean dagoen Lanziego jatetxeak jangela zabala du. Askotariko aukerak eskaintzen ditu, kalitate handikoa izateaz gain, zerbitzu bikaina eskaintzen du, sukaldaritza tradizionala eta egile-sukaldaritza uztartuz.

Jatetxe klasiko hau Oiartzunen (Gipuzkoa) dago, eta Maria Luisa Eceizak zuzentzen du, familiako negozio honen laugarren belaunaldia. 1986an Michelin izar bat jaso zuen. Errezeta klasikoak, kazolak eta produktu bikainak dira jatetxe honetako sukaldaritzaren ezaugarri nagusiak.

Mirador de Ulia

Mirador de Ulia jatetxea kokatuta dagoen hiribildua 1939an eraiki zen. Haren terraza pribilegiozko lekua da. Ruben Trincadok zuzentzen du. Sukaldaritza berritzailea eta konplexurik gabea egiten du, baina sukaldaritza tradizionalean sustraitua. Teknika aurreratuenak zapore eta aromei aplikatzen dizkie, jankideak platereko konposizioarekin harritzeko, zehaztasunez. 2011n Michelin izar bat eman zioten.

Jatetxe honen filosofia sasoiko bertako produktuen erabileran datza, eta horiei aplikatzen zaizkie bertako sukaldariak Basque Culinary Centerren hezi diren lau urteetan ikasitako teknikak, zapore tradizionalak alde batera utzi gabe. Gipuzkoako Ordizia herrian kokatua dago.

Narru jatetxea Donostiako erdigunean dago, Arbaso Hotelaren azpian. Tokiko produktua gurtzen duen sukaldaritza tradizionala eskaintzen du. Iñigo Peña sukaldariak zuzendutako jatetxea.

"Belle Epoque" bete-betean inauguratua, Cafe Okendok 1924ko abuztuaren 2an ireki zituen ateak, Lorenzo Iriondo eta Vicenta Arreguiren eskutik. Kokapen pribilegiatua du, Victoria Eugenia Antzokitik eta Kursaaletik gertu dagoelako, eta Donostiako Zinemaldian zinema-izarren pasabideetako bat izateagatik da ezaguna.

Patxikuenea Euskal Herriko baserri bat da, Jaizkibel mendiaren magalean kokatua, 200 urte baino gehiago dituena, leku lasaia, Lezoko kanpoaldean zelai berdez eta zuhaitz oparoz inguratua. Patxikueneak lehengairik onena bilatzen du, gero bere kabuz hitz egin dezan gure mahaian. Parrillan egindako haragi eta arrainetan espezializatutako jatetxea da, Aitor Manterolak zuzendua. 2014. urtean parrilla nazional onenaren saria jaso zuten Donostiako Gastronomika Azokan.

2017an Donostiako Egia auzoan irekitako jatetxea. Terraza polit bat duen jatetxe moderno eta atsegina da. Sukalde modernoa, kalitatezkoa eta produktu bikainekoa da Ismael Iglesias sukaldariak zuzentzen duena.

299863065_384968457141200_2666389187722261202_n.jpg
Sardara

Sardara taberna Hondarribiko San Pedro kalean dago. Barrualdea zurez, harriz eta hormigoiz apainduta dago, eta diseinu minimalista eta gaur egungoa du.

Txotx sagardotegia
Albiztur
Prontxo

Donostiako erdigunean dagoen jatetxea da. Sukaldaritza erraza du eta barazkiak eta merkatuko produktuak dira nagusi. Loren Herrero sukaldaria etxe honen burua da. 

Alegian dagoen Route 33 jatetxeak pintxo eta tapa ugari dituen taberna-kafetegia dauka. Felix Garrido sukaldari ospetsuak zuzendutako sukaldaritza eskaintzen du, bertan, kalitate handiko produktuak dastatu daitezke.

Gernikan (Bizkaia) dagoen jatetxea da. Eskaintza gastronomiko zabala du, gosarietatik hasiz, "pintxo" sorta batera, eguneko menuez eta taldeentzako menu hitzartuez gain. Lolo Gómez da sukaldeko arduraduna.

Topa

Gourmet sagardotegi hau Donostiako Alde Zaharreko Matia kalean dago, oso kalitate oneko produktua eskaintzen du eta parrilla bikaina du ezaugarri. Sagardotegi honetako sukaldaria Paola Cerchiara da.

Trinkete

Galdakaoko Topa jatetxeak ibilbide zabala eskaintzen du euskal gastronomia tradizionalean zehar. Txuleta txingarretan edo txirlak txirrikan beste hainbesteren artean. Manu Jugo chef gaztea buru.

Gros auzoko Trinkete jatetxea Euskal Autonomia Erkidegoko zaharrena da, eta monumentu gisa katalogatuta dago. Donostiako janari klasikoak eskaintzen dituzten bi jangela zabaletan banatzen da.

Txalupa taberna-jatetxea Fermin Kalbeton kalean dago, Donostiako Alde Zaharrean. Giro desberdinak dituzten bi aretok osatzen dute, eta bertan pintxoak, txingarretan egindako platerak, koktelak eta askoz gehiago aurki ditzakezu. Establezimendua Gastroleku taldekoa da.

logo2.png
Txoko de Getaria

Sergio Humada sukaldari gipuzkoarrak proiektu pertsonal baten aldeko apustua egin du. Proiektu horretan bi jatetxe elkartuko dira, "Humada Etxea" zigilupean. Lasarte-Orian (Gipuzkoa) kokatua, jatetxe gastronomiko bat (Shuma) eta beste "tradizionalago" bat (Txitxardin) ditu. Sergio, gazte-gaztetatik hainbat sukaldetatik igaro da eta bere lurraldera itzuli aurretik Bartzelonako Via Veneto jatetxe ezaguneko sukaldeburua izan da.

Getariako Txoko,  kostaldeko Getarai herri politean kokaturik dagoen jatetxea da. 1953an ireki zituen bere ateak, eta 2014tik aurrera Enrique Fleischmann sukaldari mexikarrak zuzentzen du. Tradizioa, berrikuntza eta abangoardia dira esperientziaren funtsezko osagaiak.

Celayako Unibertsitatea

Trinitate plazaren atarian, Donostiako Abuztuaren 31 kaleari begira, janariaren tenplu txiki hau aurkituko dugu, sofistikaziorik gabe, baina jatetxearen bizitza osoko bertuteekin. Hiriaren epizentroan, terraza estali atsegin batekin, lehen mailako lehengaiez goza dezakegu bertan.

Celayako Unibertsitatea unibertsitate pribatu bat da, Celaya, Guanajuato, Méxikon kokatua. Celayako Unibertsitateko Gastronomiako Lizentziaturaren helburua jarduera gastronomikoaren arloan profesionalak prestatzea da, gaitasun eta trebetasunak garatuz, elikagaien eta edarien zerbitzuetako enpresei ekiteko, zuzentzeko eta estrategikoki jarduteko aukera eskainiz, kalitatezko ikuspegiarekin, industria gastronomikoa bultzatzeko eta nazio eta nazioarteko bikaintasun-maila handiagoak lortzeko.

Urepel jatetxea gastronomia-gune bat da, eta bere eskaintza egile-ukituak dituen merkatu-sukaldaritza tradizionalean oinarritzen da, kalitatezko lehengaiarekin egina beti. Donostiako Salamanca pasealekuan aurkituko dugu.
Lokala duela gutxi berritu dute. Urepel jatetxeak itxura dotore eta erromantikoa du, ezin hobea bikotekidearekin, familiarekin edo lagunartean bazkaltzera edo afaltzera joateko.

2005. urtean Via Fora sortu zen eta ez zen lan erraza izan munduko gastronomiaren gune neuralgikoan jatetxe berri bat irekitzea. Ander Etchebarria Manresa da sukaldaria, Bartzelonan jaioa, ama katalana eta aita eibartarra (horrek arrastoa uzten du). Sukaldaritza bere pasio handia dela erabaki zuen eta, berak dioen bezala, benetan gustatzen zaiona ardo ona jan eta edatea da. Bartzelonako Ostalaritza eskolan aritu ondoren, Condal Hiriko Takika berrian trebatu zen, eta Donostiako Astelenan sukaldatu zuen.

Jatetxea Milanen bihotzean dago, Park Hyatt hotelean hain zuzen ere, Vittorio Emanuele Galerian.
Lokal minimalista da, Vun izenekoa, Napoliko sukaldari gazte baten feudoa, Andrea Aprea. Bertan, Italiako botaren produkturik onenez goza dezakegu. Jatetxeak Michelin izar bat du.

Taberna-jatetxe honek 2014an ireki zituen ateak, Donostiako erdiguneko San Martzial kalean. Gaur egun San Telmo museoan dago eta sukaldaritza bikaina eskaintzen du. Produktu tradizionalak eta abangoardiako sukaldaritza nahasten ditu. Horrek guztiak talde gazte bat erakartzen du, Paul Arrillaga sukaldaria buru duela.

bottom of page